Eu:Beginners Guide 1.1.1

From OpenStreetMap Wiki
Jump to navigation Jump to search

GPS

Nuvola web pen.svg
Beginners' Guide


Hauxe da datuak jasotzeko erarik hedatuena.

GARRANTZITSUA: Ziurtatu ezazu zure GPS-an "Errepideari itsatsi" ('Snap to road' edota 'Lock on road' ingelesez) aukera ITZALITA dagoela, bestela maparen gainean egongo zara grabaketa egiten, eta ondorioz, egile eskubideak urratzen.

GPS-arekin datuak jasotzen ari zarela, beharrezkoa izango da grabatutakoaz gain erlazionatutako informazio ere gordetzea: hala nola, kaleen izenak, intereseko puntuak edota mapan jartzea nahi duzun edozer. Hau egiteko ondorengoak erabil ditzakezu:

  • Argazki kamera
  • Bideo kamera
  • Ahots grabagailua
  • Papera eta boligrafoa

GPS-arekin grabaketak nola egiten diren informazio gehiago hemen (ingelesez).


  • G: Ez daukat GPS-rik, zein eskuratu beharko nuke? Gomendiorik?
  • E: Sartu hemen (ingelesez) OSM-ko erabiltzaileek GPS aparailuei egindako iruzkinak irakurtzeko.


atzera