Eu:Night of the living maps

From OpenStreetMap Wiki
Jump to navigation Jump to search


Whats that?   Join   Start own   Promotion   Results    


Bogotá - Copenhagen - Düsseldorf - Esslingen - Linz - Madrid - Mankato, MN - Paris - Passau - Rapperswil - Rome - Rostock - Saint-Marc - St. Petersburg - Tokyo - Vienna - Vigo - Zaragoza


Notlm banner.png
Twitter icon.png Facebook icon.svg Google+ icon red.png Oftc icon.png OSM Forum



Eutsi esnatuta, mapa hobe bat lortzeko!

2012ko Otsailaren 07a Maptoi globala egin nahi dugu, non mapetatzaile guztiek herri bilkuretan gau osoan zehar irudiak marraz ditzaten, ilargia argitzen duen bitartean. GISen eroentzat LAN-festa baten baliokide izango dena. Eta gainera itxura beldurgarri xamarra izango duzulako mapeatzeari utzi gabeko 8 ordu eta gero, xarma beldurgarri hau ematea erabaki dugu ;)

Helburua

Lan eremu bat betetzen hasi gauetik egunsentira. Partehartzaile berriek festan parte hartzea ohikoa bada ere, helburua lan egitea da eta ez elkarren artean hitz-egitea. Saiatzen ari gara hirien kanpoko eremuen mapetan pausu handi bat ematen, naiz eta BING eta PNOA erabiliz. Beraz mapeatzen duzun bitartean jendea prestatu ahal baduzu, primeran, baina bestela arazo bat izango da.

FAQ

Non da festa?
Begiratu mundu osoko festak biltzen dituen mapa eta joan zaitez zuretzat erosoena denera. Informazioa gehiago nahi izanez gero begiratu goiko Join esteka..

Ez dago festarik nire inguruan, beraz nik neurea hasi beharko dut! Zer egin behar dut?'
Bikaina! Begiratu Hasi zurea lotura informazio gehiago lortzeko, eta zure festa ezagutarazteko.

Nola eutsi esnatuta?

  1. Joan zaitez goiz ohera aurreko gauean edota lo kuluxka bat egin egunean zehar
  2. Eraman jende gehiago zure festara, elkartzea esnatuta mantenduko zaitu
  3. Chill out txokoa zure burmuina erlaxatzeko
  4. Kafeina, edozein moduan dela ere (kafea, cola, ...)
  5. Aire garbia, musika animatua, ...

Edariak ordaindu behar ditut?
Agian, posible izan daiteke ez ordaintzea! Behintzat Alemanian FOSSGIS e.V.-k zure festa babes dezake diru gutxi batekin, janari azkarra eta edariak erosteko adina. Prestatu zure festaren web orria (Template:Night of the living maps eta galdeiozu user:!i! erabiltzaileari.

Benetan irudien gainean marraztea ideia ona da?
Beno, mundu perfektu batean, aukera izango genuke hamaika mapeatzaile kalera bidaltzeko. Egia da Bing-en gainean marraztea ez dela perfektua, baina lan egiteko eta beste moduan, bere herrian errepide pare bat besterik ez daudelarik, lagunduko ez ziguten beste batzuk erakartzeko aukera bat da. Ongi eginez gero, oso abiapuntu ona da besteak parteartzera animatzeko modu erraz batean OpenStreetBugs erabiliz eta aurrerago egingo diren Mapeatze Festetarako dagozkein Walking Papers direlakoak izateko. Aireko irudiekin lan egiteko informazio gehiago /join atalean dago. Partehartzaile eta antolatzaileak ohartu beharko dira eserleku mapeatzearen gida berrietaz.

zertarako erabili '#notlm ...' aldaketa-oharretan (changeset)?
ITO World edo Geofabriken animaziok gogoan dituzu? Gure asmoa horren antzeko zerbait lortzea da, honela gure emaitzak aurkezteko eta estatistikarako materiala lortzeko, honela zure aldaketak ohiko aldaketetatik bereizi ahalko dira.

Ideiak

  • utzitako herri-auzo topaketak berreskuratu?
  • Webcam-en bidez lorturiko klipen muntaketa?

Egitekoa

  • GFX eta material gehiago?
  • ITO edo bestelakoren baten animazioa? Analisi estatistikoa?
  • BING edota PNOArekin marrazteko gida/aholkuak gehitu
  • Komunikabideak erakarri: irratiak, TB, GIS Podcastak, Geocachers, ...