Eu:Beginners Guide 1.1

From OpenStreetMap Wiki
Jump to: navigation, search
Eskuragarri hizkuntzak — Beginners Guide 1.1
Afrikaans Alemannisch aragonés asturianu azərbaycanca Bahasa Indonesia Bahasa Melayu Bân-lâm-gú Basa Jawa Baso Minangkabau bosanski brezhoneg català čeština dansk Deutsch eesti English español Esperanto estremeñu euskara français Frysk Gaeilge Gàidhlig galego Hausa hrvatski Igbo interlingua Interlingue isiXhosa isiZulu íslenska italiano Kiswahili Kreyòl ayisyen kréyòl gwadloupéyen kurdî latviešu Lëtzebuergesch lietuvių magyar Malagasy Malti Nederlands Nedersaksies norsk norsk nynorsk occitan Oromoo oʻzbekcha/ўзбекча Plattdüütsch polski português português do Brasil română shqip slovenčina slovenščina Soomaaliga suomi svenska Tiếng Việt Türkçe Vahcuengh vèneto Wolof Yorùbá Zazaki српски / srpski беларуская български қазақша македонски монгол русский тоҷикӣ українська Ελληνικά Հայերեն ქართული नेपाली मराठी हिन्दी অসমীয়া বাংলা ਪੰਜਾਬੀ ગુજરાતી ଓଡ଼ିଆ தமிழ் తెలుగు ಕನ್ನಡ മലയാളം සිංහල ไทย မြန်မာဘာသာ ລາວ ភាសាខ្មែរ ⵜⴰⵎⴰⵣⵉⵖⵜ አማርኛ 한국어 日本語 中文(简体)‎ 吴语 粵語 中文(繁體)‎ ייִדיש עברית اردو العربية پښتو سنڌي فارسی ދިވެހިބަސް

Datuak jasotzen

Hainbat eratan jaso ditzakegu datuak OSM-n erabiltzeko:


  1. GPS - Hauxe da datuak jasotzeko erarik erabiliena, eta guztiz mapeatuta dauden eremuetarako funtsezkoa.
  2. Yahoo! iruditegia, Landsat eta NPE mapak erabili ditzakegu datuak ateratzeko. Zehaztasuna garrantzitsua da, horregatik komeni da ezagutzen ditugun lekuak soilik mapeatzea.
  3. Zure argazki edota mapak - Ziurtatu ezazu argazki eta mapa horiek libreak direla eta OSM-n erabil daitezkeela. Mapa eta datu gehienak ez dira zuk uste bezain libre eta doakoak.
  4. Litekeena da datuak dagoeneko jasoak egotea, ondorioz, jendea behar da berauek mapan jartzeko. Horren adibidea da Koreako mapa kolaboratiboaren proiektua.

Zein datu gehitu

Datu mordoa dago jaso eta OSM-n jartzeko modukoa: 'Kale izenak' bezain gauza normaletatik hasi eta parke, postontzi edota mendi-langetaraino. OSM proiektuan dabiltzan pertsonek asmo eta helburu ezberdinak izan ditzakete. Beraz, gehitu zuk nahi duzun informazioa mapara!

Orokorrean, mapa editatzen dabiltzan pertsonak beraien lanaren zehaztapena areagotuz doaz denborarekin, baina hasieran gauza basikoenak besterik ez dituzte gehitzen. Beraz, hasi errepide garrantzitsuenak eta herriko kaleak gehituz, aurrerago gehituko dituzu oinezko bideak edota postontziak. OSM-n gabiltzanok norberaren interesak dauzkagu eta ez dago mapara gehitu behar diren gauzen irizpide bakarra.